XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Eta askotan galdetzen diot neure buruari: ez al gara euskaldunak arrai gosetuez beteriko itsaso honetan galdutako baleak?

geure etorkizuna ezin altxaturik, amaierarik gabeko erdararen itsaso horretan behin eta berriz hondarra jotzen ari garen baleak?

eta ez al da euskara, ur sakonetako ilunbeetan ezkutaturik egon den baleen mintzoa bezalaxe, noizbehinka arnasa hartzen utzi bai, baina berriz lehengo ilunbeetara itzularazten digutena, antzina zeharkatzen zituen itsasoetara berriz noiz itzuliko den itxaropena ere ezabatu nahian bezala?

Akaso ez al gara izan euskaldunak, baleak bezalaxe, geure biziraupenari indarrez eta gogoz aurre egin beharrean, basamortu antzuetan geure buruaz beste egitea nahiago izan dugunak?

Eta orduan, behin Bartzelonako denda batean erositako posterra etortzen zait gogora, edo etxean banago, hari begira jartzen naiz.

Poster horretan, lauzpabost balea ari dira jolasean, elkarri igurtzika, sudur-zuloetatik ur xehe-xehea boteaz, beren garai bateko askatasun egunak oroiminez gogoratuz bezala, une bateko zoriontasunaren adierazgarri.

Eta goian Save the whales dago idatzita, alegia, salba ditzagun baleak, salba dezagun gure hizkuntza.